Ataria

Urtarrilak 17ko albistegi ornitologikoa

Hotz handiko egunen ostean, gaurko goiz eguzkitsua hezeguneko paisaia izoztuak urtzen hasi ditu.
Egun hauetako eguraldi txarraren eta gaueko izozte iraunkorren ondorioz, Arkautiko aintzirak bere “bainatzeko lekuak” oso poliki handitu ditu, eta horrekin batera, Salburuan ikusi diren espezieak.

Astean zehar gehien ikusi den espezieetako bat Zikoina zuria izan da, eta haren aleak etengabe ibili dira Salburua gainetik hegan (gutxi gorabehera. 20 ale).
Aste honetan ugari ikusi diren beste hegazti batzuk kaioak izan dira (batez ere, hankahoriak), 80 ale baino geihago zenbatuta.

Azkenik, anatida espezie ugari ere ikusi dira, neguan ugarienak direnak. Gutxi gorabehera, Antzar arruntaren 10 ale zenbatu dira, ahate buztanluze 5 ale, Murgil arrunt 3 ale, Basahate 9 ale eta Ipar ahateen 4 ale zenbatu dira.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude