Ataria

Herritarren Zientzia Gasteizen: Gero eta konprometituagoak

Baditugu Gasteizko Herritarren Zientzia Sarearen 2020ko kontserbazio-proiektuen lehenengo emaitzak. Testu honetan Hiri Hegaztien Kontserbazio Programari buruz hitz egin nahi dizuegu; Youtuberen honako esteka honetan ikusgai duzue haren emaitzen aurkezpena: http://labur.eus/O7jWy


Herritarren Zientzia proiektuak, zeina 2014an sortu baitzen, zazpigarren edizioa bete dut arrakastaz eta gogobetetasunez, eta hiri-hegaztien populazioen epe luzeko jarraipen-ikerketak areago finkatzeko balio du. Informazio hori garrantzia handikoa da, biodibertsitatearen egoeraren funtsezko adierazletzat jotzen baita Europan hegazti arrunten bilakaera. Horretaz gain, kontserbazio-programa honek Seo/Birdlifek 1996an abiatutako hegazti arrunten joerei buruzko SACRE programari laguntzen dio. Eta, bestalde, baliagarria da jakiteko Gasteizko espezie bakoitza nolako egoeran dagoen, eta, hala, haietako bakoitza behar bezala kontserbatzeko kudeatze-neurriak ezartzeko.

 

Edizio honen emaitzei dagokienez, ale kopuru handia aurkitu da: 63 espezietako 9.916 ale, 297 laginketa-gunetan. Lurraldean 2007az geroztik erregistratutako serieekin alderatzen baditugu datu horiek, aldaketa nabarmenak ikusten dira antzemandako espezieetako 18an (% 28):

  • Haietako 1 nabarmen hazi da: gerri-txori arrunta.
  • 10 neurrian hazi dira: hegatxabal arrunta, txepetx arrunta, zikoina zuria, galeper arrunta, miru beltza, zozo arrunta, pagausoa, pitxartxar burubeltza, usapal turkiarra eta sorbeltz arrunta.
  • 3 arinki urritu dira: gailupa, enara arrunta eta sasi-txori arrunta.
  • Espezie 1en joera kezkagarria da: kutturlio arrunta.
  • Gainerako 3ak egonkortu direla baieztatu da: belabeltza, txinbo kaskabeltza eta eta etxe-txolarrea.

Hegazti haien habitaten ikerketari dagokionez, balio positiboak agertzen dituzte zuhaixka-, baso- eta hiri-ingurunetako hegaztiek, baina balio negatiboak agertzen dituzte nekazaritza-ingurunetakoek (herrialdearen gainerakoko emaitzen antzekoak).

 

Laster hasiko da programaren zortzigarren edizioa, eta animatzen zaituztegu denok parte hartzera. Ez dago ezaguera tekniko handiren beharrik, eta, areago, eskura jarriko dizuegu doako ikastaro labur bat hiri-hegaztien laginketari buruz. Zuen laguntzarekin baino ezin dute aurrera egin horrelako proiektuek; biodibertsitatearen kontserbazioa zure esku dago… Zeren zain zaude parte hartzeko?

 

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude