Ataria

Kirol jasangarria sustatzeko figurak.

Azken hamarkadetan ikusi dugun bezala, kirolaren bolumena eta eragina handituz joan da kulturan, ekonomian edota ingurumenean, masa-mugimendu bihurtu baita (bai kirola egitean, bai hau jarraitzean).

Gorakada horrek, eta ingurumena zaintzeko gero eta interes handiagoak, ingurune naturala babesteko eta kirol-jarduerak arautzeko hainbat figura sortzea ekarri dute, kirolak gizakiarengan eta ingurunean dituen eta izan ditzakeen eragin positiboak bultzatzeko.

Figura edo ekimen horiek oso desberdinak izan daitezke elkarren artean, batez ere proiektu beraren irismenetik abiatuta (muga geografikoek, ekonomikoek edo politikoek mugatua izan baitaiteke), baina betiere kirol iraunkorragoen alde aurrera egiteko helburu komunarekin. Figura horrek sustatuko dituen helburuak eta haien eragin-maila, figura arautzailearen muga eta irismenaren ondorio izando dira eta horregatik baldintzatuak izando dira.

 

Beraz, figura, ekimen edo proiektu horien adibide batzuk ezagutzeko, haien irismen geografikoaren arabera sailkatuko ditugu:

  • Bertakoa: Zaragoza Deporte Sostenible (ZDS) tokiko hainbat eragileren proiektu komuna da, Zaragozan egiten den kirolaren bidez osasuna eta jasangarritasuna sustatzeko.
  • Estatukoa: Green Sport Flag Espainiako Kirol Elkartearen (ADESP) ekintza-plana da, ingurumenaren jasangarritasuna bultzatzeko, Espainiako gizartea kirolaren bidez kontzientziatuz eta sentsibilizatuz.
  • Nazioartekoa: Sports for Climate Action eta Garapen Iraunkorreko Helburuak, bereziki 3. (osasuna eta ongizatea), 11. (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 13. (klimaren aldeko ekintza) GIHak, mundu mailan aintzatetsitako eta erreferentzia diren figura arautzaileen adibide dira.

 

Erakunde horien jarraibideei jarraitzeaz, beren azpiegitura eta material- eta giza-baliabideekin, eta beren ekintzetan parte hartzeaz gain, norbanako gisa ditugun erantzukizunak eta eraginak ezagutu behar ditugu. Hala, jarduteko bi ildoak kontuan hartuta, ikuspegi zabalagoa eta osatuagoa izan dezakegu, ingurumena errespetatzen duten kirol-ohitura berriak sortzeko gai izateko. Mugi zaitez aldaketaren alde!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude