Ataria

Arkitektura naturala: lezkari arrunta

Udaberria landare askoren loraldia da, baina hegazti askorentzat ere une garrantzitsua da, askok habiak egiten eta hurrengo belaunaldiko arrautzak txitatzen hasten baitira.

Gaurko postean, Salburuan aurki dezakegun habiarik deigarrienetako bat dakarkizuegu: lezkari arruntarena (Acrocephalus scirpaceus).
Ohikoa da Salburuan lezka landareen artean ikustea hegazti hau. Emeek egiten dituzte habiak lezka landareen zurtoinetara eutsita, lurretik metro bateko altueran; otarre txiki bat osatzen. Otarre horren barruan 4-5 arrautza zuri-horixka jartzen dituzte.

Zalantzarik gabe, naturako obra arkitektoniko bat, hezegunean gozatzeko zorte handia daukaguna.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude