Ataria

Zur-inurria: Camponotus cruentatus)

Gaur, zur-inurrien bitxikeria batzuk kontatuko dizkizuegu (Camponotus cruentatus). Formicidae familiako espeziea da. Familia honek 22 espezie ditu iberiar penintsulan eta azido fenilazetikoa ekoizten duten glandulak izateagatik ezagutzen dira.

Euren bizitza zuraren barnean garatzen da, non galeriak egiten dituzten habiaren atal batetik bestera mugitu ahal izateko. Galeria hauek egiteko, aurretik beste intsektu batzuek erasotutako egurrak nahiago izaten dituzte.

Askotariko substantzietan oinarritzen da haien elikadura: hildako intsektuak, landare eta lore batzuetatik askatzen diren substantzia gozoak, haragiak, koipeak etab..

Jarraian doan bideoan esne-lore baten gainean dagoen egurrezko inurri ale bat ikus daiteke.

Argazkia: Ander Bastida

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude