Ataria

Bizikletan ibiltzearen onurak

Pertsona guztiek ondo ezagutzen dute bizikleta garraiobide segurua, ekonomikoa, osasungarria eta jasangarria dela, are gehiago Gasteiz bezalako hiriburuan, non bizikletaren erabilera adin goiztiarrenetatik luzeenetaraino sustatzen baita. Non hirigintzako azpiegitura eta haren diseinua honen erabilerara egokitzen diren eta hau bultzatzen duten.

Guztiok ezagutzen dugu bizikletaren ideala, baina, ba al dakigu zein diren haren onurak? Jarraitu irakurtzen zure hankek bultzatuta mugitzeak dituen onura zehatzak ezagutu nahi badituzu:

 

  1. Frogatuta dago bizikleta garraiobide gisa etengabe erabiltzeak erabiltzaileen zoriontasuna areagotzen duela. Izan ere, askatasun-sentsazioa ematen dizu, eta hiria gehiago ezagutzeko aukera ematen du, aurrerago ikusiko ditugun eta gozarazten diguten abantailez gain.
  2. Bizikletaz mugituz gero, lehenago iristen gara gure helmugara, auto-ilarak eta jende pilaketak saihesten baititugu.
  3. Bizikleta autoa baino luzeagorakoa eta askoz merkeagoa da; izan ere, haren inbertsio-kostua edozein garraio pribaturena baino askoz txikiagoa da, eta haren mantentze-lana oso merkea da (auto baten mantentze-lanaren kostuaren % 5).
  4. Garraiobide garbi eta iraunkorra da, eta ingurumena zaintzen laguntzen du, ez baitu gas toxikorik sortzen eta leku gutxiago behar baitu (16 bizikletek ibilgailu batek adina betetzen dute).
  5. Azkenik, eta jakina denez, bizikleta egunero erabiltzea lagungarria da zure osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko; izan ere, horrek odoleko kolesterol-maila murrizten du, estres-maila gutxitzen du eta gogo-aldartea hobetzen du, obesitateari aurre egiteko modu bikaina da, mugimenduen koordinazioa hobetzen laguntzen du, arnas eta bihotz-sistema hobetzen du, bihotzekoak edo garun-hodietako arazoak izateko arriskua murrizten du eta muskuluak suspertzen ditu.

 

Orain, bizikletaz ibiltzeak nola laguntzen eta zein onura ekartzen dizun dakizula, ez pentsa bitan: egin bizikletaz eta gozatu! Ez badakizu nondik, ez kezkatu, hemen utziko dizugu Salburuako Arkauteko putzutik, lasai asko, egin dezakezun ibilbidea.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude