Ataria

Larreetako lilia, Iris graminea

Udaberria amaierara hurbiltzen ari da, eta horrekin batera uretako lilien loraldia (Iris pseudoacorus),azken asteotan hezeguneko baltsak kolore hori ederrez tindatu diguna. Askotan, lili horrek hezeguneko bisitarien arreta bereganatzen duen bakarra izan arren, Salburuan, aipatutako Iris generoko hiru espezie daude, hoietako bat larreetako lilia izanda (Iris graminea).
Lirio txiki honen tamaina ez da 20-45 zentimetroetatik pasatzen, eguzki galdatan edo erdi-itzaletan egon daitezkeen lur heze eta azidoetan bizi da. Espezie errizomatosoa da, hosto lantzeolatuekin  eta koloreko urdin moreak dituen 8 zm-ko lore usaintsuekin. Latinezko “graminea” epitetoak, “belar baten” antza duela adierazten du, bere tamaina txikia gogoraraziz eta estaltzen duten beste landare batzuen hostotzaren azpian behatzera gonbidatuz.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude