Ataria

Hiru Txilinporta txiki altzoan!

Txilinporta txikia, hezeguneko hegazti urtar txiki eta arinenetako bat da. Hezeguneko hainbat lekutan ikusten dira nahiko erraz, urpekaritzan, arrain eta karramarroen bila.

Salburuan urte osoan zehar bizi den hegazti bat da, hiru errunaldi aurrera ateratzeko gai dena. Plataforma formako habiak egiten dituzte, flotazioari esker, hezegunearen goraldiak ezin hobeto jasaten dituztenak.

Lehenengo egunetan, oskola hautsi eta gero, txitoak gurasoen hegalen artean murgiltzen dira. Bideoan primeran ikus daiteke helduek nola elikatzen dituzten txitoak, eta honen ondoren, nola amaren altzora itzultzen diren lehenbailehen.

https://www.youtube.com/watch?v=zzihhvMstGc

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude