Ataria

Nenufar zuria (Nymphaea alba)

Gaurko postean duela 40 urte Arabako ibai eta hezegune gehienetan agertzen zen  landare batetaz hitz egingo dizuegu: nenufar zuria (Nymphaea alba)Nymphaceae generoko espezie bat da, aintzira, laku eta ibaien hondo bigunetan bizi dena. Nenufar zuriak landare primitiboenen artean daude. Petaloen espiral kokapena eta lore pieza kopuru handia (20 petalo) izateak, honen ezaugarritzat hartzen dira.

Nenufar zuriaren loratzea, ekaina eta abuztua bitartean gertatzen da, honen ondoren, pedizeloa biribilkatu egiten da, eta lorea, ur azpira eramaten du, non baia itxurako fruitua garatzen hasten da. Haziak kanporatzen direnean, hauek, airez betetako arilo baten laguntzari esker mantentzen dira uraren gainean, ondoren, olatuek eta korronteak sakabanatzen dituztelarik. Denbora pasa ahala, hondoko lokatzetan hondoratzen eta ernetzen dira.

Espezie horren presentzia berreskuratzeko 3 gunetan banatutako 18 ale landu eta sartu dira Salburuan, ikusi dituzu dagoeneko?

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude