Ataria

Uztailaren 18ko albistegi ornitologikoa

Goiz bero eta haizetsua izan dugu gaur Salburuan. Tenperatura ez da 25 ºC-tik jaitsi, eta, ondorioz, hainbat espeziek, oreinak barne, nahiago izan dute Arkautiko putzua osatzen duten zuhaitz eta zuhaixken itzalpean babestu.

Hala ere, hegaztien behaketa oso arrakastatsua izan da; izan ere, jarraian ikusiko dugun bezala, zenbait espezie behatu dira Las Zumas-eko behatokitik. Dakizuenez, leku horretatik egiten da “Salburua eta bere hegaztiak” jarduera, hezegunearen aberastasun ornitologikoa zabaltzeko eta erakusteko.

Ikus dezagun zeintzuk izan diren behatutako espezieak eta horien ale kopurua: hasteko, hain ezagunak diren ipar-ahateak (neguan ohikoagoak direnak) 20 alerekin, 15 basahate (arren eklipse lumaje bereziarekin, emeen lumajearen oso antzekoa dena), kopetazuri arruntak (hain zaratatsuak baina, aldi berean, bereziak) 10 ale ingururekin, antzara hankagorriztak 8 alerekin (guztiak jada tamaina handikoak), beste 8 murgilari arrunt eta 5 murgil handi ere, txita bereizgarriekin, zebra kolorea baitute, gurasoenarekin antzarik ez duena.

Gainera, zorte handia izan dugu gure behaketa-aldian martin arrantzale bat  hurbildu zaigulako. Ezbairik gabe, hezegune osoko espezie eder eta koloretsuenetako bat da eta nahiko zaila da geldirik ikustea eta, ondorioz, argazkiak ateratzeko aukera izatea. Bestalde, uroilo arrunt bat arrunt bat, 2 lertxun hauskara hegan eta 2 lertxuntxo handi ere ikusi dira, gure inguruan ikus daitezkeen ardeida guztien artean espezierik handiena, ilaje guztiz zuriarekin.

Eta, azkenik, ezin ditugu ahaztu han ugariak diren kaio hankahoriak, 30 ale ingururekin, eta garai honetako harrapari ohikoenetako bat: miru beltza, hegan egiten behin baino gehiagotan ikusi dena.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude