Ataria

Permafrostaren sekretuak

Klima-aldaketa errealitate bat da eta urtez urte ikusten ari gara biodibertsitatean eragiten dituen ondorio suntsitzaileak; hala ere, komunitate zientifikoaren kezka handienetako bat da tenperaturen gorakadak eragindako permafrostaren urtzea.

Permafrosta lurzoruaren kapa da, geruza aktiboaren azpian dagoena eta bi urtez edo gehiagoz jarraian etengabe izoztuta dagoena. Lurraren azaleraren % 20-24 hartzen du (Alaska, Kanada eta Errusia, batez ere) eta berotegi-efektuko gasak (metanoa, bereziki) gordetzen ditu barnean (geruza hori kolapsatuz gero aska daitezkeenak).

File:Permafrost in Herschel Island 007.jpg - Wikimedia Commons
Urtze honen beste ondorioetako bat izaki bizidunak edo hauen egituren berragerpena da, milaka urte izoztuta eman ondoren argitara ateratzen direnak. Hau da ikertzaile talde bati gertatu zitzaiona Silene stenophyllaren haziak aurkitu zituztenean, urtxintxek biltegiratuak izan zirenak orain dela 30.000 urte baino gehiago. Aurkikuntza honen gauzarik harrigarriena da haziak landatu ahal izan zirela, eta hauek, egungo Silene stenophyllaren haziak baino bideragarritasun handiagoa zutela (%100, %90aren aldean).
Silene stenophylla, la planta recuperada.
Aurkikuntza honi buruz gehiago irakur dezakezu:

https://labur.eus/QFfvL

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude