Ataria

Intsektu misteriotsuak 2: non dago? Ikusten duzu?

Modu eraginkorrean kamuflatzeko, makila edo orri bat iruditu ez ezik, halakotzat ere jokatu behar da. Phasmatidae familiako intsektuak, “makila intsektuak” bezala ezagutzen direnak, kamuflajearen benetako artistak dira.

Marisorginen antzeko itxura dute eta kripsian espezializatutako 2500 espezie baino gehiago ezagutzen dira. Kripsiaren bidez, beste animalia batzuen zentzumenetara, harrapariak oro har, oharkabean pasatzen dira. Hauen koloreek, formak eta mugitzeko moduak erraz nahasten dituzte bizi diren paisaiarekin.

Leptynia hispanica gure lurraldean aurki dezakegun intsektu makilaren adibide bat da. Batez ere berdea eta 4-6 cm arteko tamaina du. Oso intsektu aktiboa da gauez, eta maiatza eta iraila bitartean agertzen da. Egunez ikus daiteke, baina zaila izango da belar artean aurkitzea; izan ere, mehatxatuta sentituz gero, geldirik egongo da edo lurrera erortzen utziko da (adar bat zuhaitz batetik erortzen den bezala), eta gainera, gorputz-adar baten autoanputaziora ere irits daiteke erasotzailearen arreta desbideratzeko.

Gizakiaren jarduerak eta pestiziden erabilerak, oro har, intsektu hauen populazio murriztea eragin du.

Bila itzazu eta bat aurkitzen baduzu, egiozu argazki on bat eta partekatu Atariarekin!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude