Ataria

Tximeletak euskal kulturan

Iraila aurrera doa, beraz, gero eta tximeleta gutxiago ikusiko ditugu. Negua igarotzeko estrategiak aldatzen dira espeziearen arabera. Baina gaur euskal kulturako lepidopteroei buruzko bitxikeria batzuk kontatuko dizkizuegu.



Euskaraz, tximeletak izendatzeko hitz ugari daude, 91 gutxi gorabehera. Hizkuntza honetan sinonimo gehien dituen hitzetako bat da.

Bada horietako batzuk biltzen dituen abesti bat, ezagutzen duzue?

“Tximeleta da nire izena
Eta pinpilinpauxa naiz
Baita pitxita edo marisorgin
Maripanpalona ere banaiz
Me dice chilipitaina
Txitxipapa ere berdin
Txintxilinpalo edo mitxirrika
Txiruliru eta pinpirin “

Atsotitz herrikoietan ere oso presente egon dira:

– Eskabi beltzak, berri txarrak (eskabi = tximeleta). Tximeleta beltzak albiste txarrak dakartza.

– Nolako tximeleta, horrelako berriak. Tximeletaren arabera, horrelakoxeak izango dira albisteak.

Hala ere, gaur egungo pertzepzioa positiboa da; izan ere, “Tximeleta” eta “pinpilipauxa” hitzak, adibidez, kirol-taldeen edo musika banden izen gisa ere erabiltzen dira.

Ezagutzen zenituen bitxikeria horiek?

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude