Ataria

Albistegi Ornitologikoa, irailak 26

Uda amaitu berri da eta egun hauetan zehar ekaitzaren bat izan dugu. Hala ere, Salburuko hezeguneko putzuek nahiko ur maila baxuarekin jarraitzen dute, eta, beraz, hegaztiak behatzea zailagoa da. Hala ere, igandero bezala, 23ºC-ko tenperatura maximoarekin eta 15km/h-ko haizearekin, Las Zumaseko behatokira hurbildu gara, Arkauteko urmaelean, hezegunean ze hegazti aurkitu ahal ditugun jakiteko.


Hezegunea begiratzerakoan, zikoinak ziren nagusi, 28 ale ikusi ditugu. Kaio hanka-hori ugari ikusi ditugu ere. Kopuru handi batean, limikola ezberdinak ere ikusi ditugu (lohietan bizi diren hegaztiak), baina gure teleskopioarekin, ez gara identifikatzeko gai izan (Los Fresnos behatokitik hurbilagotik ikusteko aukera dago).

Ardeidei dagokienez, landarediaren artean 3 lertxun hauskara bereizi ahal izan ditugu, baita koartzeta komun bat ere.


Gabirai bat hezegunearen gainetik hegan zihoala, 9 hegabera ikusi ditugu.

Esan bezala, hezegunean ur gutxi dagoenez, hegaztiak behatzea zailagoa da. Baina oreinen lehen marruak entzuten hasi gara! Gainera, aurreko egunean, ar bat ikusi genuen, gertaera deigarri honetarako adarrak prestatzen.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude