Ataria

Gure parkeetako paseriformeak: txonta arrunta

Bere abizena “arrunta” izan daiteke, baina hegazti txiki honek oso kolore deigarriak ditu eta erraz ikusi dezakegu Gasteizen dauden parke eta lorategi ezberdinetan.

Hegazti paseriforme bat izanda, hitzaren etimologia kontuan hartuta, txolarre itxura duela jakin dezakegu eta, beraz, tamaina txikia. Txantxangorriarekin alderatuta, txontak luzera bera du (15 cm), baina hegoen harteko tamaina handiagoa: 28 cm-koa, txantxangorriaren 20 cm-ekin alderatuta.

Neurri handi batean mokoaren formak elikadurarengan eragina du. Honek daukan forma sendoarekin, gure inguruko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieetatik lortzen dituen hazi eta fruitu haragitsuetaz elikatzen dela jakin daiteke. Koloreari begira, sabelalde laranja, goikalde grisa, orban zuri bat sorbaldan eta marra beltz bat bekokian du.

Martxoan, emeak arrautzak erruten ditu, 8 guztira; bi aste beharko dira arrautzak txitatzeko, eta beste bi aste barru, hegaldiari ekiteko gai izando dira.

Anima zaitez eta bisitatu hiriko parkeak eta lorategiak txontaren bila!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude