Ataria

Gure parkeetako paseriformeak: txirriskil arrunta

Txirriskil honek, kolore berde-horixka deigarriak ditu, eta ez da nahastu behar, itxuraz, mendi txirriskilarekin edo tarinarekin.

Bere kantuak udaberriaren etorrera iragartzen du, lehenetarikoa baita, nahiz eta urte osoan zehar gure hiriko parkeetan aurki daitekeen. Itxuraz, tonu berde-horixkak ditu, eta moko lodi eta laburra, tarinoarena baino laburragoa. Sabelaldea zuri horixka da, eta marra bertikal txikiak ditu. Mendi txirriskilarekin ere nahas daiteke, nahiz eta azken hori buru grisa izan.

Migrazio partziala egiten dute, Europako iparraldearen eta Mediterraneoko eskualdeen artean mugituz. Penintsulako hegoaldean, hazkuntza otsailean hasten da; iparraldean, berriz, apirilera arte atzeratu daiteke. Urtean zehar, 2-5 arrautzetako 2-3 errunaldi egiten ditu eta hauek, 13 egunetan irekiko dira.

Oso ondo egokitutako espeziea da, hiri- eta nekazaritza-paisaietan aurki daitekeena, baina, beste generokide batzuek bezala, tranpekin, plagizida eta herbiziden erabilerarekin sufritzen dute.

Anima zaitez gure hiriko parke, lorategi eta eraztun berdean aurkitzera!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude