Ataria

Blog honi buruz

Ataria hezeguneen balioaren eta, oro har, natura-ondarearen eta dibertsitate biologikoa zaintzearen inguruan komunikazio-, hezkuntza- eta kontzientziazio-lana egiteko plataforma da.

Salburuko hezeguneetan integratuta, publikoari irekitako gunea da, bioaniztasunari buruz era guztietako jarduerak bideratu asmoz: aisialdi, interpretazio, dibulgazio eta komunikazio, eta ikerketako jarduerak.

Izadiaren interpretazio zentroa izateaz gain, Atariak badu web-gune bat. Blog hau, web-orriaren baitan, herritarrei bioaniztasunaz eta izadia zaintzeaz hitz egiteko beste euskarri bat da. Termino horiek eguneroko ogi bihurtu behar zaizkigu, herritarrek gero eta gehiago har dezaten parte planetaren baliabideen zainketa eta babesean.

Beraz, hauxe da Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) Atarian duen bloga. Laster batean, gure lagun eta kolaboratzaileek nork bere blog pertsonala ireki ahal izango du, zeinen bidez norberaren ikuspuntuak kontatu.

Share