Ataria

Green Summer Camp 2019 albistegia – uztailak 26

Gaur, gure esploratzaileek, Zabalganako parkea bisitatu dute, hiriko Eraztun Berdea ezagutzen bukatzeko asmoz. Kontuan izanda udalekuak bukatzeko bakarrik egun bat geratzen dela, 9 egun hauetan ateratako argazkiak uzten dizkizuegu. Bertan izandako momentu dibertigarri eta hezigarrienak ikusi daitezke.  Guztiok batera gure natura aztertzen eta errespetatzen ikasi dugu.

Geihago…

Share

Aurkikuntzaz beteriko astelehena GSC-n

Green Summer Camp-eko umeek makroornogabeak aztertzeko eta arkatzak gordetzeko animalia formako pote bat egiten pasa zuten astelehen beroa Atarian. Hemen uzten dizkizuegu esploratzaileen eta haien aurkikuntzen argazki batzuk, hezegunetako izaki ñimiñoak hain zuzen ere.

Geihago…

Share

Astea ezinhobe amaitu dugu GSCn

Osteguneko eguraldi ona aprobetxatuz eta ur botila eta eguzkitako krema lagunik onenak izanik, Olarizuko puntaraino igo ziren atzo gure txikitxoak. Bertan hamaiketakoaz gozatu ostean, Olarizuko zuhaitzak ezagutu zituzten, haien koadernoetan eroritako hostotxoak itsatsi zituztelarik. Atzo berriz, asteari amaiera paregabea emateko, Gamarrako igerilekura joan ziren. Zein ondo pasa zuten uretan!!

Geihago…

Share

Jada martxan da Green Summer Camp-eko 2. hamabostaldia

Txikiek ederki pasa dituzte lehenengo egunak. Astelehenean haien kideak ezagutzeaz gain, Atariko Interpretazio Zentroa ezagutu zuten. Atzo Armentiako kanpetan jolasetan ibili ostean, basoko ibilbideetaz gozatu zuten. Hauetan animalia ezberdinen oinatzak ikusi eta ezagutu eta ondorengo tailerrean, lepoko bat sortu zuten. Gaur berriz Atarian hegaztien eraztuntzea zer den ikasi eta hegazti ezberdinak ezagutu dituzte.

Geihago…

Share