Ataria

GSC 2018 Albistegia – Uztailak 24 eta 26

Udalekuetako bi egun hauetan, Abetxuko eta Zabalganako parkeetan zehar murgildu gara. Lehenengoan, baratzaren sekretuak eta honetan erabiltzen diren erremintak ezagutu ditugu. Gainera, komposta bota dugu pote batean eta han baba bat landatu. Bigarrenean berriz, iparra eta hegoaldea bilatzen ikasi dugu, benetako esploratzaileetan bihurtzeko ezinbestekoa dena.

Geihago…

Share

GSC 2018 Albistegia – Uztailak 20 eta 23

Eguna grisa izan arren, ostiralean primeran pasatu genuen Gamarra-ko igerilekuan. Alegria ibaiaren ondoa ezagutu eta eraztun berdeko zati batean ibilbidea egin ondoren, bainatzeko prest ailegatu ginen.

Asteburuan indarrak berrizteko atseden hartu eta gero, astelehenean prest geunden Salburuko hegaztiei buruz ikasteko. Horretarako erztuntze teknikari buruzko aktibitate bat antolatu zen.

Oraindik, ekintza eta egun asko geratzen dira gozatu, ikasi eta oso ondo pasatzeko, esploratzaileak bihurtu arte.

Bi egun hauetako argazkiekin uzten zaituztegu:

 

Share