Ataria

Albistegi Ornitologikoa – Martxoak 7

Aste honetan izandako egunek udaberria gogora ekarri digute, baino gaurko eguna grisagoa izan da. Hazie fresko eta 9ºC-ko tenperaturarekin Arkautiko urmaelean kokatzen den Las Zumas behatokira hurbildu gara, zikoinen crotoreo-a jarraituz. Hezegunea mugimenduz beterik dago eta gero eta hurbilago dagoen momentuaz gozatzeko irrikitan gaude: hegazti urtarren ugalketa.

Geihago…

Share

Otsailaren 7ko ornitologia albistegia

Goiz eder eta eguzkitsua izan dugu gaur Salburuan. Zenbait egunez prezipitazioak eta zeru estaliak protagonista izan ondoren, astea agurtzeko zeruak ia oskarbi agertu dira, 5 graduko batez besteko tenperaturarekin. Igandero bezala, “Las Zumas” behatokira hurbildu gara asteko ornitologia-errolda egitera.

Kaio hankahoriak ziren nagusi aintziran, ehunka baitzeuden, baita beste kaio mota batzuk ere, hala nola antxeta mokogorria eta kaio iluna.
Anatidoak ere oso ugariak izan ohi dira neguan. Oraingoan, 10 murgilari europar, 15 basahate, 4 ahate mokozabal, 3 ipar-ahate eta 9 antzara hankagorrizta ikusi ditugu.

Orobat, kopetazuri ugari antzeman ditugu, 20 ale inguru.

Amaitzeko aipatuko dugu zikoina zuri asko zebiltzala Arkautiko makaldian. Bikoteak buru-belarri ari dira habiak berreraikitzen, beren ziklo biologikoaren hurrengo etapari begira: errunaldia eta txitaldia.

Share