Wanted! Nekazarien bila gabiltza jakiteko zer egoeratan dagoen biodibertsitatearen
Hiri Hegaztien Kontserbazio Programari buruzko agerkarian komentatu dugun bezala, hegazti arrunten populazioen bilakaera eta egoera lurralde baten biodibertsitatearen adierazle garrantzitsutzat jotzen da Europan. Eremu baten biodibertsitatea neurtzeko beste adierazle garrantzitsu bat da nekazaritza-inguruneko biodibertsitatearen egoera. Hori dela eta, Global Nature Fundazioak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodiversidad Fundazioarekin lankidetzan, Herritarren Zientziako beste proiektu bati ekin dio: “Nekazaritza Biodibertsitatearen Behatokia”.