Ataria

Uztailaren 15eko ornitologia albistegia

Euri-jasa eta zaparradak ugari izan diren aurreko egunekin konparatuta, gaurkoak ezaugarri izan du nolabaiteko egonkortasun meteorologikoa. Egun polita izan da Salburun, eguzkitsua gehienean, haize bolada arin batzuk tarteka, nahiz eta indarra hartu duten arratsean zehar. Tenperatura maximoa 25,9 ºC-koa izan da, aurreko egunetan baino pittin bat beherago, eta minimoa 18,2 ºC-koa, bati baino gehiagori lo egitea galaraziko zion modukoa. Geihago…

Share

Boletín de Educación Ambiental – Salburua HLHI

3. zikloko haur hezkuntzako ikasleak pasatu dira Ataritik hezegunearen garrantzia ezagutzeko eta honen kontserbazioa nola kudeatzen den jakiteko ere. Gainera, urmaelei esker Salburuan biltzen den flora eta faunaren biodibertsitatea, hezegunearen balioak eta mehatxuak ezagutu dituzte. Geihago…

Share

Salburuko ornitologia albistegia: 2016ko azaroaren 25etik abenduaren 1era arte

Arabako Lautadan giro ezegonkorra iragarri zen, Ozeano Atlantikotik borraska bat zetorrelako. Horrek euri ugari ekarri zuen, hego-ekialdeko haizeak –ez gogorregia– lagunduta, eta aste erdira arte iraun zuen egoerak. Horrenbestez, prezipitazioak izan ziren protagonista ia egunero, bai eta tenperatura baxuak ere (minimoak 3 ºC-koak eta maximoak 11 °C-ren bueltan), eta goizeko lehen orduetan behe-lainoa agertu zen. Asteburuan, berriz, eguraldi lasaiagoa izan zen, ez zuen euririk egin eta orduek aurrera egin ahala zeruak garbiago ageri ziren; hori dela eta, eguzkiaz gozatzeko aukera izan zen, tarteka zerua lainotu eta euri tanta ahulen bat erori arren, egunaren erdialdean. Geihago…

Share