Ataria

3 antzar mutur zuri Salburuan

Gaur goizean bisita gidatu bat izan dugu, gure artean dauden antzarrak ikusteko eta beraiei gehiago jakiteko. Bildu garen taldetxoa 10:00ak aldera Los Fresnos behatokira joan gara eta bertan, 15 bat antzar (Anser anser) ikusteko aukera izan dugu eta aipatzekoa da ere 3 antzar muturzuri (Anser albifrons) ikusi ditugula.

Share

157 antzar Salburuan

Atzo, azaroak 22, antzar talde handi bat ikusi zen Salburuan. 16:00ak aldera, 157 ale zenbatu zituzten, gure artean atsedenaldi bat egiten bere migrazioaren barruan. Euriak apur bat eten zuenean eta zeruan ostarteak zabaldu zirenean, berriz ekin zioten bere bidaiari eta Hegoalderuntz jarraitu zuten. Bide batez, bihar hegazti hauek hobeto ezagutzeko “Los fresnos” behatokira bisita gidatua izango dugula gogorarazi nahi dizuegu. Hitzordua Ataria bertan izango da, 10:00tan. ¡Animatu zaitezte!

Share

Berriro antzar bikote batek Salburuan hazi du

Pasa den udaberrian antzar bikote bat bere kumeekin lehen aldiz ikusi ahal genuen hezegunean. Nola hazi ziren eta hegan egiten ikasi zutenen lekukoak izan ginen. Gaur berriro antzar familia bat ikusi denaren berri eman digute. Antza denez, 6 txita dauzka eta iazko bikote bera den baieztatu gabe dago. Oraindik argazkirik ez daukagunez, Geihago…

Share