Ataria

Salburuko parkea eta Ataria BIRDING EUSKADIren parte izango dira

Hegaztiak behatzeko eta ikertzeko zaletasunak ingelesez erabiltzen den izena hartu du: birdinga eta birdwatchinga.

Jarduera horrek gero eta zale gehiago ditu, eta horren inguruan  ezaugarri zehatzak dituen turismo mota bat sortzen ari da, natura-turismo barruan sartu dezakeguna, turismo ornitologikoa.

  Geihago…

Share

Salburuko parkean oreinak behatuz. Ikastetxeen bisitak Atariara. Lehen Hezkuntza. Udazkena

Udazken honetan Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleak gerturatzen ari zaizkigu Atariara egun oso bat bertan pasatzera.

Taldeak goizeko 10:00etan etortzen dira (gehienez 50 haur), eta zentroaren eta aktibitatearen aurkezpenaren ondoren, 3 azpitaldetan banatzen ditugu. Azpitalde bat parkean zehar ibilaldi bat egiten hasten da, beste bat tailer gelan lanean eta azkena zentroko erakusketa iraunkorra bisitatzen gelditzen da. Egunean zehar ikasle guztiek hiru proposamen hauetan parte hartzen dute. Geihago…

Share