Ataria

Uztailaren 18ko albistegi ornitologikoa

Goiz bero eta haizetsua izan dugu gaur Salburuan. Tenperatura ez da 25 ºC-tik jaitsi, eta, ondorioz, hainbat espeziek, oreinak barne, nahiago izan dute Arkautiko putzua osatzen duten zuhaitz eta zuhaixken itzalpean babestu.

Hala ere, hegaztien behaketa oso arrakastatsua izan da; izan ere, jarraian ikusiko dugun bezala, zenbait espezie behatu dira Las Zumas-eko behatokitik. Dakizuenez, leku horretatik egiten da “Salburua eta bere hegaztiak” jarduera, hezegunearen aberastasun ornitologikoa zabaltzeko eta erakusteko. Geihago…

Share

2021eko apirilaren 4ko albistegi ornitologikoa

Hainbat jaiegun azken egunetan bizi ditugunak Salburuko hezeguneetan. Eguraldi ona eta Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, asko izan dira gure parkeaz eta edertasunaz gozatzea erabaki duten pertsonak eta familiak. Oro har, goiz freskoek egun eguzkitsu eta haizetsuak ekarri dituzte, oraindik udaberriaren hasieran gaudela eta beroa itogarria ez dela edo, behintzat, izan behar ez duela gogoraraziz. Geihago…

Share

Flamenkoak Salburun?

Imajinatzen al duzue flamenkoren bat ikustea Salburun? Gaur egun oraindik ez daukagu fenomeno honen berririk baina, auskalo! Bukatu berri den hilabetean 3 ale ikusi egin ziren Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako paduretan, eta han lan egiten duten ornitologoentzat misterio hutsa izan da. Geihago…

Share

Usoak

Usoen garrantzia:

Jendeak ez ditu espezie hauek begi onez ikusten eta askok uste dute hobe litzatekeela haiek suntsitzea eramaten dituzten gaixotasun askorekin amaitzeko. Aitzitik, Txileko Unibertsitateko Hegaztiak Aztertzeko Sailak egiaztatu du usoen bakterio-karga beste edozein hegazti espezierena adinakoa dela eta Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du hirietako usoak ez direla mehatxua osasun publikoarentzat, gizakiei oso gutxitan kutsatzen baitizkiete gaixotasunak. Gainera, zientzialari askok uste dute ingurumenaren orekan badutela beren papera; izan ere, oso garrantzitsuak dira haziak hedatzeko eta hegazti harraparien elikadura-iturri nagusienetakoa dira.

Geihago…

Share