Espezie exotiko inbaditzaileen aurkako borroka
Espezie Exotiko Inbaditzaileak dira modu natural eta ebolutiboan ez dagokien habitat batean dauden espezieak, eta biodibertsitatea galtzearen bigarren arrazoitzat hartzen dira mundu osoan.
Espezieek eta haien inguruneak egokitzeko duten gaitasuna pixkanaka lortzen dute, denboraldi luzeetan zehar. Ez dagokien lekuetan sartzen badira, dela modu naturalean, nahi gabe edo nahita, ezegonkortasun ekologiko handia eragiten dute, eta horrek, bere aldetik, eragin handia du espezie autoktonoetan, eta, ondorioz, biodibertsitatean.