Albiste onak Salburuko bisoi europarrarentzat
Gurean mehatxatuen dagoen espezie batekin —bisoi europarra—lotutako albiste ona dakarkizuegu. Gaur egun munduan “arrisku larrian” dagoela jotzen da, eta mehatxatuen dagoen haragijale txikia dela. Besteetan azaldu dizuegun bezala, azken lau urteetan “LIFE Lutreola Spain proiektua” lantzen jardun dugu beste entitate batzuekin batera, espezie horren kontrako mehatxuak desagerrarazteko, bereziki bisoi amerikarraren lehia—espezie inbaditzaile hori larru-abeletxeetatik askatu ondoren zabaldu zen—. Bada, proiektuan egindako lanari esker, mehatxu hori desagerraraztea lortu dugu udalerrian, eta ia Araba osoan. Horrek azken urteetan ezagutu gabeko egoera dakar, eta oso itxaropentsua, bisoi europarra erremediorik gabe desagertzekoa zen espeziea zela uste izatetik populazioak berreskuratzearekin amets egitera igaro baikara. Geihago…