Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia – FP Egibide – Maiatzak 8

Asteartean Atarian Egibideko “Ingurumen Hezkuntza eta kudeaketa” FP-ko ikasleekin batera hegaztiei eraztuna nola jarri behar diren ikasi genuen.

Goizeko lehen ordutan sarean eroritako bi kaskabeltz eta sasi- txori bat aztertu genituen. Neurtu eta eraztuna jarri eta gero aske utzi genituen.

Ez genuen zorte onik izan, hegazti gutxi harrapatu genituelako. Orduan ibilalditxo bat egitera atera ginen hegaztien kantak ezagutzeko.

Goiza bukatzeko, bueltan, ezustekoa izan genuen! Gure sareetan enara bat eta txio bat erori ziren.

Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Share