Ataria

2016: “Urte bisistua, latza eta estua”

Nork ez du atsotitzik erabiltzen gauzak azaltzeko? Izan ere, gaztelaniaz “Año bisiesto, ni casa, ni viña, ni huerto, ni puerto”, “Año bisiesto, difíciles doce meses para el cesto” edo “Año bisiesto, ni aquello ni esto” esaten bada, zerbaitegatik izango da.

Orain elurra ari du, gero 20 graduko tenperatura dugu, hurrena euri zaparrada… eta, zergatik ez? zuhaitzak loretan! Badirudi atsotitzek badutela arrazoi puska bat.

Geihago…

Share

Naturaren Geografía

Ingurumena  ez dago hor nonbait, ingurumena “hemen eta orain” dago.

Natura interpretatzeko modu hori, Gestalt eskolako psikoterapian inspiratutakoa, guztiz bat dator gaur eguneko krisi ekologikoari aurre egiteko behar dugun ikuspegiarekin. Ikuspegi berri horretatik bi alderdiri so egin behar diogu: batetik, egiari; bestetik, krisiaren sortzaile bakarrak garenoi, gizakioi. Geihago…

Share

Gertuko paradisuak

Paisaia naturalez ari garenean, burura datozkigu Hawaiiko hondartza tropikalak, Kroaziako ur gardeneko kobazuloak, Yucataneko cenoteak  Mexikon, Iguazuko ur-jauziak Argentinan, Antartidako glaziarrak edo Coloradoko Arroila Handia. Ikuskizun zoragarriak dira horiek guztiak, bisitatzeko moduko paradisuak. Baina urrun daude.

Zergatik ez erreparatu gehiago gure inguruari, eta horretaz benetan gozatu? Biodibertsitatea bertan dugu, esku-eskura, eta egunero. Prismatiko batzuk nahikoa dira gauzak hurbiltzeko. Zergatik ez erabaki zentzumenak erabiltzea?

Helmuga bat dugunean, abiapuntutik hasi behar dugu. Egin ezazu bat biodibertsitatea ezagutzeko abenturarekin.

Share