Burruntzi enperadorea: Anax imperator
Burruntzi hau espezie arrunta da eta habitat ugaritan agertu ohi da. Jatorri afrikarra duen arren, azken urteotan ipar Europako gune handiak kolonizatu ditu.
Burruntzi hau espezie arrunta da eta habitat ugaritan agertu ohi da. Jatorri afrikarra duen arren, azken urteotan ipar Europako gune handiak kolonizatu ditu.
Herritarren Zientzia Sareko (F E C Y T · Ciencia e Innovación ·-rekin kolaborazioan sortutako “100&CIA para Vitoria-Gasteiz” proiektuko) ikastaro batzuk bueltan daude. Ikastaro hauek udalerriko talde faunistiko eta floristikoak interesatzen zaien herritarrei zuzendua dago.
Ikastaro hauek guztiak dohainikakoak dira eta arlo hauetako adituek eskaintzen dituzte. Modu ezinhobea da inguruko naturaz ikasi eta gozatzeko.
Odonatuen barnean eme eta arren arteko itxura oso ezberdina izan daiteke askotan. Horregatik, generoa ezberdintzea lan nekeza eta garrantzitsua da identifikazioak gauzatzean.
Arrak bigarren genitaliaren presentzia dela eta bereizten dira batez ere. Egitura hau sabela lateralki begiratuta nabarmentzen da. Gainera, kolore biziagoak izan ohi dituzte eta luzakin (apendize) atzitzaile garatuak sabelaren aldeetan kokatuta.
Aldiz, emeak potologoak dira eta haien zerra itxurako organoak, errunaldirako balio dutenak, sabelaren aldeetan dituzte. Bestalde, zainak eta markak hauen ezaugarri baztertzaileak dira.
Horrelako trikimailuak ikas ditzakete gure Odonatuen Kontserbazio Programan parte hartzen duten herritarrek. Hain ezezagunak diren espezie hauek identifikatzeko gai dira, eta honi esker, laginketetan lortutako informazioa kontutan hartuz, Vitoria-Gasteizko biodibertsitatearen kontserbazioan laguntzen dute.
Duela denbora nahikotxo Eguneko Tximeletak ikasten direla eta ikerketa ekologikoaren eta eboluzioaren inguruko ikerketaren une gogoangarri direla. Landareen polinizazioan laguntzen dute, polena lore batetik bestera eramanez. Hori del aeta, izaki bizidunen kate trofikoaren parte dira. Geihago…