Ataria

Udaberria IGIko agendara ailegatu da

2017an indarrez etorri da udaberria, IGIren agenda eta Atarian antolatutako jarduerak bezalaxe.

Ostegunean  esango diogu agur neguari, kanarioen hazkuntzari buruzko hitzaldiarekin, eta asteburua familiarekin igaroko dugu, Ixileku elkarteak hilero ume, gazte eta helduentzat prestatzen dituen jarduerekin. Geihago…

Share

Orkideei buruzko ikastaroa

Asteburuan , “Orkideak: garrantzi handiko taldea” gaitzat zuen ikastaroa eman zuen Iñako Villamorrek Atarian.

Orkideek (izen zientifikoa: Orchidacease) familia handia osatzen dute, 25.000 espezietik gora eta beste 60.000 hibrido inguru baitira, eta elkarren artean loreen konplexutasunaren arabera bereizten dira. Landare liluragarriak dira, loreek oso forma berezi eta exotikoak baitituzte; bestetik, espezie jakin batzuk zaintzea eta urtero loraraztea erronka handia da.

Geihago…

Share