Ataria

2021eko apirilaren 4ko albistegi ornitologikoa

Hainbat jaiegun azken egunetan bizi ditugunak Salburuko hezeguneetan. Eguraldi ona eta Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, asko izan dira gure parkeaz eta edertasunaz gozatzea erabaki duten pertsonak eta familiak. Oro har, goiz freskoek egun eguzkitsu eta haizetsuak ekarri dituzte, oraindik udaberriaren hasieran gaudela eta beroa itogarria ez dela edo, behintzat, izan behar ez duela gogoraraziz. Geihago…

Share

2021eko martxoaren 21eko albistegi ornitologikoa

Udaberria iritsi berria da, baina nork esango luke hori, egun hauetan izan ditugun tenperaturak direla eta. Egunsentia hotza izan da gaur Salburuan, 7 ºC inguruko tenperaturarekin eta eguzki argitsu batekin, goizean zehar desagertuz joan dena. Hala ere, hegazti mota ugari aurkitu ditugu gure hezegunean, jarraian zehaztuko ditugunak.

Geihago…

Share