Ataria

Udaberria IGIko agendara ailegatu da

2017an indarrez etorri da udaberria, IGIren agenda eta Atarian antolatutako jarduerak bezalaxe.

Ostegunean  esango diogu agur neguari, kanarioen hazkuntzari buruzko hitzaldiarekin, eta asteburua familiarekin igaroko dugu, Ixileku elkarteak hilero ume, gazte eta helduentzat prestatzen dituen jarduerekin. Geihago…

Share

Zientzialariak gara, atera gaitzazu hemendik

Formatu hori Gallomanor enpresak inportatu zuen, La Caixaren gizarte ekintzaren laguntzaz, eta ingelesa ez den beste hizkuntza batean garatutako lehena da. Ekimen honen bidez, 10 eta 18 urte bitarteko ikasleak eta zientzialariak elkarrekin aritzen dira sarean. Geihago…

Share

Keinu bat Eraztun Berdeko biodibertsitateari

Urte asko dira Eraztun Berdeko parkeetan egur hileko metak uzten hasi zenetik, fauna eta landaretza babesteko; esaterako, duela gutxi Lakua auzoan egin zen hori.  Erabil ditzaketen espezieen arteko nabarmengarrienak intsektu saproxilikoak ditugu, hau da, usteltzen ari den egur hilaz elikatzen direnak. Horien artean, Europan (bai eta gure erkidegoan ere) mehatxatutzat jota dauden bi kakalardo espezie daude: kakalardo adarduna (Lucanus cervus) eta  alpetar kakalardo adarluzea (Rosalia alpina). Kontserbazioari begira duten interesa kontuan izanik,  2015. urteaz geroztik parkeetan banatutako egur-meta horietako 36 ikuskatzen dituzte udan Eraztun Berdeko zaindariek, hamabostean behin, bi espezie horiek kolonizatu dituzten egiaztatzearren. Bada, aurten, uztailaren 14an, kakalardo adardun bat antzeman zen Olarizuko lorategi botanikoan laginak hartzeko lekuetako batean; uztailaren 29an beste bat topatu zen Ibaiondon, eta hilaren 30ean, Rosalia alpina bat begiztatu zen Betoñuko aintzirako egur-meta batean. Datu horiek erakusten dute baliabide sinple eta merke horiek egokiak direla, gure inguruneko biodibertsitatea kontserbatzen eragin handia baitute.

 

Share

Txinbadiako kudeatzaileen topaketa Salburuan

Uztailaren 2an Salburuan elkartu ziren mugaz gaindiko Txinbadia proiektuko kudeatzaileak. Proiektu honen helburua Txingudiko habitat eta espezieen babesa eta erabilera publikoa sustatzea da.

 

Topaketa honetan, Bidasoaren bi aldeetako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bildu ziren. Bizikletan hezegunetik paseo bat eman zuten Zadorra ibaiaren eta Salburuako hezeguneen kudeaketa eta hiriburuan egin diren beste zenbait ekintza ezagutu ahal izateko.

 

Gehiago jakiteko:

http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/20792-oregi-propone-txinbadia-como-ejemplo-para-iniciativas-transfronterizas-futuros-proyectos-medioambientales

Share