Ataria

Salburuko ornitologia albistegia: 2016ko azaroaren 25etik abenduaren 1era arte

Arabako Lautadan giro ezegonkorra iragarri zen, Ozeano Atlantikotik borraska bat zetorrelako. Horrek euri ugari ekarri zuen, hego-ekialdeko haizeak –ez gogorregia– lagunduta, eta aste erdira arte iraun zuen egoerak. Horrenbestez, prezipitazioak izan ziren protagonista ia egunero, bai eta tenperatura baxuak ere (minimoak 3 ºC-koak eta maximoak 11 °C-ren bueltan), eta goizeko lehen orduetan behe-lainoa agertu zen. Asteburuan, berriz, eguraldi lasaiagoa izan zen, ez zuen euririk egin eta orduek aurrera egin ahala zeruak garbiago ageri ziren; hori dela eta, eguzkiaz gozatzeko aukera izan zen, tarteka zerua lainotu eta euri tanta ahulen bat erori arren, egunaren erdialdean. Geihago…

Share

“Sarkin” ezezagunak gure zuhaitzetan

Ohartu zara inoiz zuhaitz askok badutela beste zerbait fruitu eta hostoez gain? Arretaz begiratuz gero, egitura bitxi batzuk ikusiko dituzu, ohiko fruitu, hosto eta landarearen beste atalez gain. Geihago…

Share

Gertuko paradisuak

Paisaia naturalez ari garenean, burura datozkigu Hawaiiko hondartza tropikalak, Kroaziako ur gardeneko kobazuloak, Yucataneko cenoteak  Mexikon, Iguazuko ur-jauziak Argentinan, Antartidako glaziarrak edo Coloradoko Arroila Handia. Ikuskizun zoragarriak dira horiek guztiak, bisitatzeko moduko paradisuak. Baina urrun daude.

Zergatik ez erreparatu gehiago gure inguruari, eta horretaz benetan gozatu? Biodibertsitatea bertan dugu, esku-eskura, eta egunero. Prismatiko batzuk nahikoa dira gauzak hurbiltzeko. Zergatik ez erabaki zentzumenak erabiltzea?

Helmuga bat dugunean, abiapuntutik hasi behar dugu. Egin ezazu bat biodibertsitatea ezagutzeko abenturarekin.

Share

Munduko paisaiak. Senegal

Afrikako kontinentearen mendebaldeko muturrean, Kabo Berdeko irlen alturan, Sahelen dagoen herrialdea da Senegal eta paisaia izugarriak ditu: Iparraldeko lurralde lehor eta hautseztatuak, amaierarik gabeko basamortuak diruditenak; hegoaldeko paisaia berde eta hezeak, baobab-ak hazten diren sabanak; eta herrialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten ibai izugarri luzeak.

Uztailaren 16an, Pape Ibrahima Diagne Fall-ek eta Gazteizen diren Senegaleko zenbait lagunek Senegaleko naturaren eta paisaien berri emango ziguten Atarian. Era berean, horien ohiturak, gastronomia eta folklorea azaldu zituzten.

Hainbat txokotatik datozen eta egun Vitoria-Gasteizen bizi diren pertsonen esperientziaren eta ezagutzen bitartez, Gasteizko publikoari planetako biodibertsitate aberatsa ezagutzera ematea xede duen ekimena da Munduko paisaiak.

Senegal en Ataria
Senegal en Ataria
Senegal en Ataria
Senegal en Ataria
Senegal en Ataria
Senegal en Ataria
Senegal en Ataria

Albuma Flickr -en

Share