Ataria

Munduko paisaiak Atarian. Nepaletik Burkina Fasora

Munduko paisaien programaren barruan, datorren ekainaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko 7:00etan, Brigitte Ingalok Afrikako sabanara gerturatuko gaitu, “gizon zintzoen aberrira”: Burkina Fasora, hain zuzen,Volta Garaiko Errepublika zaharrera.

Gure hirian bizi diren atzerritarrek, paisaiaren, beren lurraldearekin duten harremanen, ohituren, gastronomiaren eta abarren ikuspegitik, beren jaioterrietako aniztasuna erakusteko ekimena da Munduko paisaiak.

Joan zen martxoaren 18an, Gaggan Bahudurrek Nepaleko mendixken eskualdea gerturatu zigun Atariara. Ekitaldira gure hiriko nepaldar komunitate txikiko ordezkari ugari etorri ziren.

Gagan eta Ainhoa

Nepaleko gastronomiak oso aho zapore ona utzi zigun. Momoa, haragiz beteriko pasta bat, espeziadun saltsa batez lagunduta jan genuen. Oso ona zegoen. Jakina, saltsari ohikoa baino pikante gutxiago bota zioten.

Dastatzean zehar oso solasaldi animatua izan genuen.

dulce_nepali_2
dulce_nepali_3
Gagan y un compatriota
momo
te con leche y especias
charlando
tomando momo
Nepal en Ataria
dulce_nepali

Albuma Flickr-en

Oraingoan Burkina Faso ezagutzeko aukera izango dugu Brigitte Ingaloren eskutik.

Share