Ataria

OTSAILAREN 23KO ORNITOLOGIA ALBISTEGIA

Inauteri eguzkitsua gaurkoa Salburun, non negu-egun ezohikoak bizitzen ari baikaren, tenperatura 20 º C-taraino iritsi delarik. Igandero bezala, ez diogu muzin egin berotik joan den eguna gozatzeari, astero bezala “Los Fresnos” behatokira joateko pasiera eginez, asteko ornitologia-errolda egiteko. Geihago…

Share

Otsailaren 9ko ornitologia albistegia

Gehienezko tenperatura 12 º-koa izan da gaur, haizea 20 km/h-rainokoa eta zerua hodeiek estalita (% 80an) , eta gaur goizean ere hartu dugu Arkautiko bidea, #Salburua inguruetan. Pasiera egin dugu “Los Fresnos” behatokirainoko bidea, ahalik eta hegazti gehien ikusi ahal izateko, eta haiekin gozatu.
Ohi bezala, zikoinak ikusi ditugu (40 ale inguru), antzarak (20 aleren bat), kopetazuriak (50en bat) eta espezie desberdinetako kaioak (55 ale inguru).
Horiez gain, anatidoak ere ikusi ditugu, esaterako ahate mokozabalak (30 bat ale), ahate buztanluzeak (15 ale inguru), zertzetak (15 ale inguru) eta ahate mottodunak (bosna ar eta ema, gutxi gorabehera).
A ze goiz atsegina eta ongi aprobetxatua!
Share

ABUZTUAREN 11KO ORNITOLOGIA ALBISTEGIA

Bart gauen euria egin du, eta gaur goizean zerua estalita izan dugu. Hala ere, ez du ia euririk bota, eta batez besteko tenperatura 16 Cº-ren inguruan ibili da, beraz, baldintzak egokiak izan dira «Los Fresnos» behatokira hurbiltzeko, igandero bezala asteroko ornitologia errolda egitera. Geihago…

Share