Ataria

“Sarkin” ezezagunak gure zuhaitzetan

Ohartu zara inoiz zuhaitz askok badutela beste zerbait fruitu eta hostoez gain? Arretaz begiratuz gero, egitura bitxi batzuk ikusiko dituzu, ohiko fruitu, hosto eta landarearen beste atalez gain. Geihago…

Share

Ahuntzak, antxumeak eta akerrak: suteen prebentziorako aliatu onenak

Landa eta laborantza abandonatu izanak gero eta sute biziagoak eragiten ditu, eta gero eta maizago iristen dira baso-sute handien kategoriara. Biomasa handitu eta mendian bazkatzen den aziendarik ez dagoenez, nekez ibil daiteke basotik, eta landaredia hori guztia erregai potentziala bihurtzen da suterik piztuz gero. Horrexegatik, ahuntz-azienda modan dago suteak itzaltzeko zerbitzuetan eta baso-kudeaketan, bai eta militarren artean ere. Geihago…

Share

NATURA BEGIRUNEZ GOZATU

Gero eta gehiago dira eskopeta bazterrean utzi eta orain animaliak “ehizatzen” dituztenak argazki kamerari klik eginda. Ugaldu egin dira baita ere penintsulako hainbat puntu estrategikotara hurbiltzen direnak, ugaztun basatiak haien ingurune naturalean bertatik bertara ikusi nahirik.

Zoritxarrez, informazioaren garaiak eta sare sozialen bultzadak puntu horiek masifikatu besterik ez dute egin. Hala ere, animalia hauen populazioak mugatuak izan arren eta haien bizilekuak hirien eta garraio-sareen zabalkundeak (abiadura handiko trenak, autopistak, errepideak…) zatikatu izan arren, animalia horiek sortzen duten mirespenak ondorio positiboak eragiten ditu haiek dauden tokietako zerbitzuen sektorean, halako tokiak sarritan ea hutsik eta landa-gune bihurtuta geratu direlako.

 

Turismo mota horrek ondorio txarrak ekar litzake ugaztun horien bizitzan, honako hauen kasuetan bezala: katamotz iberiarra, gaur egun planetako felinorik mehatxatuena; edo hartza arrea, populazioaren endogamia pairatzen ari dela; edo otso iberiarra, menderen mende jazarria eta ehizatua gizakiekin lehiatzeagatik.

Ondoren, aholku praktiko batzuk haien ekosistema hauskorra ez gogaitzeko:

–         Gogoratu animalia baten jokabidea bere bizilekuan behatu ahal izatea pribilegioa dela. Goza ezazu, ahal dela bientzako zuhurtziazko distantzia eroso batetik. Ikuspegi zabala eskaintzen dizun toki diskretu bat aukeratzen baduzu, bertan teleskopio bat erabiltzea lagungarria egingo zaizu.

 

–         Kumeak hazteko garaian ez ibili alderdi horietan.

 

–         Saihestu jendetzak eta ibilgailuen masifikazioa.

 

–         Ez sartu mugatuetako tokietan.

 

–         Gozatu naturako doinuak, saihestu soinu karrankariak.

 

–         Iluntasuna da izaki bizidun askoren aterpea. Ez gogaitu foku argitsuak erabilita.

 

–         Gogoan hartu animalia basatiak direla, ez etxekotuak. Ez haiek harrapatzen saiatu, ez joan haien atzetik korrika. Horrek eragindako estresak aldarazi ahal dizkie ibilbideak, ohiturak, baita kumeak toki batzuetan ez haztea ere.

Share