Ataria

Ingurumen Hezkuntzako albistegia- Urriak 23

Asteazken honetan Padre Orbiso ikastetxeko ikasleen bisita izan dugu Atarian. Euria etengabea jario duen arren, oreinak eta hegaztiak ikusi ahal izan ditugu behatokitik eta zein garrantzitsua den hezegunea animalia eta landareentzat ere ikasi dugu. Baina ez hori bakarrik, jolasean ibili gara eta orein mozorroa egin dugu etxean jolasten jarraitzeko.

Laister arte!

Share

Ingurumen Hezkuntza Albistegia – Urriak 22

Berriz ere, Salburuko hezegunetik ibilaldi polit bat egin dugu oreinen marrualdiaz gozatzeko asmoz. Egun honetan, Toki Eder ikastolako ikasleekin batera.

Gainera, esploratzaile bihurtuta, animaliek gure basoetan uzten dituzten arrastoak ezagutu ditugu.

Bukatzeko, animaliek eta landareek neguari aurre egiteko erabiltzen dituzten teknika desberdinak ikasi ditugu.

Hurrengo urtera arte eta eskerrik asko etortzeagatik!

Share