Ataria

NOCTUA SEO-Birdlife

Ugariak dira hegaztiak aztertzera emanak diren herritarren zientziako programak; nolanahi ere, gutxik erreparatzen diote gauez besterik sumatzen ez diren hegaztiei. Konbentzionaltasunaren moldea hausten duten programa horietako bat NOCTUA da. SEO-Birdlifek garatu du eta horren helburua da Espainian ugaltze sasoian hainbat gaueko hegaztiren (harrapariak eta zatak) populazioaren eboluzioa ezagutzea.  Geihago…

Share

Albistegi ornitologikoa urtarrilaren 13tik 20 ra arte

Astea elur prezipitazioekin hasi dugu, eta hezegunea zuriz estali zen. Asteak aurrera egin ahala, hotz polarreko bolada batek tenperaturak bat-batean jaitsiarazi zituen. Hori dela eta, izozte handiak izan ditugu, neguko irudi ikusgarriak utzi dizkigutenak. Muturreko hotza (-9 ºC-raino iritsi da) eta Salburuko goizeko ohiko lanbroa direla kausa, antzigarrak zuriz estali zuen parke osoa. Geihago…

Share