Ataria

Salburuko ornitologia albistegia: 2016ko azaroaren 25etik abenduaren 1era arte

Arabako Lautadan giro ezegonkorra iragarri zen, Ozeano Atlantikotik borraska bat zetorrelako. Horrek euri ugari ekarri zuen, hego-ekialdeko haizeak –ez gogorregia– lagunduta, eta aste erdira arte iraun zuen egoerak. Horrenbestez, prezipitazioak izan ziren protagonista ia egunero, bai eta tenperatura baxuak ere (minimoak 3 ºC-koak eta maximoak 11 °C-ren bueltan), eta goizeko lehen orduetan behe-lainoa agertu zen. Asteburuan, berriz, eguraldi lasaiagoa izan zen, ez zuen euririk egin eta orduek aurrera egin ahala zeruak garbiago ageri ziren; hori dela eta, eguzkiaz gozatzeko aukera izan zen, tarteka zerua lainotu eta euri tanta ahulen bat erori arren, egunaren erdialdean. Geihago…

Share

Salburuko ornitologia albistegia: 2016ko azaroaren 4tik 10era arte

Euria, haizea eta hotza iragarri zituzten aste honetarako, hau da, negu-neguko baldintza atmosferikoak. Azkenean, zazpi egun horietako erdiko aldian presio altuak eta antizikloi giroa izan ziren, eta ondorioz, Salburura aire hezea eta freskoagoa iritsi zen. Aste hasieran ipar haizea ibili zenez, tenperaturek beherantz egin zuten, eta maximoak 20 graduen bueltan mantendu ziren. Asteburuan euria egin zuen berriro, eta haizea ipar-mendebaldera aldatu zen; horrek tenperaturaren bat-bateko jaitsiera eta euriteak ekarri zituen. Elurra ere agertu zen mendi gailur garaienetan, Gorbeian, esaterako. Geihago…

Share

Salburuko zeruak zeharkatzen duen distira zuria

Azken aldian lorratz dotore batek zeharkatzen ditu Salburuko zeruak, adi-adi, hezeguneetako zulo bakoitzari zelatan. Arrano txikia da, harrapari bitxi samarra, hankatan dituen galtzak ezaugarri dituena. Geihago…

Share

Bertan dira zeruko bihurriak!

“Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona” edo gaztelaniaz “Si quieres saber cuándo es abril la golondrina te lo vendrá a decir” nahiz “Ni primavera sin golondrina, ni alacena sin harina” entzunda, erraz antzeman dezakegu hegazti ausart horrekin batera iristen dela udaberria. Landareak loratzearekin batera, Afrikatik bidaia luzea egin ondoren ikusten ditugu enarak gure zeruak ziztuan zeharkatzen. Geihago…

Share