Ataria

Naturaren kimuak

Otsaila bukatu da. Zikoinek bere habiak bukatu eta arrautzak ipintzeko ahaleginetan daude, bitartean oreinak hezeguneko landareak dastatzen eta murgil handiak bikote bila dihardute, berarekin gorteiatze dantza egiteko. Zumeek loreak atera eta natura dagoenik esnatu da.

Geihago…

Share

Udaberrien aurrerapena libreta batean

Josep Borrell Bargalló 1971n hasi zen planetari pultsua egunero-egunero hartzen, gertaera meteorologikoak eta horiek 23 landareren eta bost hegaztiren portaeran duten erlazioa zehatz-mehatz jasoz.

Haren oharretan jasota geratu dira udaberriaren aurrerapena eta udazkenaren atzerapena: loraldi, fruituen umotze eta uzta goiztiarrak, hostoen erorketa berantiarra eta hegazti batzuen (enarak) etorreraren aurrerapena. Haren libretetatik lortutako informazioari esker, Kataluniako Meteorologia Zerbitzuak (SMC) eguraldia fenologiarekin lotzen duten emaitzak atera ahal izan ditu.

“Borrellen lanak herritarren zientzia espontaneoaren eredu adierazgarria dira.”

Askotan bere ahaleginak ez zuela emaitzarik izango pentsatu arren, naturarekiko bokazioari esker lan itzel horri eutsi zion. 2013an Kataluniako Sare Fenologikora (Fenocat) jo zuen, SMCko teknikariekin harremanetan jartzeko, eta hamarkadetan jasotako datu fenologikoak eskaini zizkien. Leku geografiko bakar batean jasotako datu meteorologiko eta fenologikoak izanik, haren dokumentazioa balio handikoa gertatu zen, eta haiei esker SMCk Serra d’Almos-eko (Tivissa, Ribera d’Ebre) fenofaseen eboluzioa ezagutzeko parada izan zuen. Leku bakar batean hartutako informazioak ezin du klima-aldaketa egiaztatu, baina duen eragina erakusten laguntzen du. Josepen lanean, gainera, tenperatura igoeraren eta landaredian duen eraginaren arteko korrelazioa ikus daiteke.

50 behatzailek osatzen dute Kataluniako Sare Fenologikoak (Fenocat), zeinak 45 estadio fenologiko identifikatu ahal izateko prestatuta baitaude. Behatzaileek Kataluniako hainbat lekutan jasotako informazioa SMCra bidaltzen dute aldian behin, eta erakunde horrek Datu Fenologikoen Sare Paneuroparrera, Kataluniako Ornotologia Institutura eta Catalan Butterfly Monitoring Scheme-ra igortzen ditu.

Ez al da istorio inspiratzailea?

Share