Ingurumen Hezkuntza Albistegia – Egibide – 2018ko Otsailak 27
Tenperatura oso baxuak izan ditugun goiz honetan, Egibide-ko ikasleak izan ditugu gaur hemen, hain zuzen ere “Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko” zikloko ikasleak. Geihago…
Tenperatura oso baxuak izan ditugun goiz honetan, Egibide-ko ikasleak izan ditugu gaur hemen, hain zuzen ere “Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko” zikloko ikasleak. Geihago…
Azken aste hau benetan udazken girokoa izan da, nahiz eta udaren azkenetan gauden oraindik. aurreko asteekin konparatuz gero, tenperaturek dezente jaitsi dira, eta 10 eta 20 ªC-en inguruan ibili dira. Sarritan negu-usaina sumatu dugu, iparretik etorritako korronte termikoen erruz. Ia aste osoan izan dugu euririk, are nabarmenago aste amaieran. Antza, udazkeneko prezipitazioak ohi baino lehenago iritsi dira, ikusiko dugu zer gertatzen den datozen asteetan. jarraian, ikus dezagun zer hegazti ibili diren aste honetan Salburun! Geihago…
Udan akuiferoaren maila jaisten eta Salburuko aintziren hondoko lohiak eta lokatzak azalean geratzen direnean, leku bikaina bihurtzen da hegaztientzat, bereziki limikoloentzat. Baina, ba al dakizue zer diren hegazti limikoloak? Geihago…
Aste honetan zehar atzean utzi dugu aurreko egunetako uda mina. Itzuli dira euria, haizea eta tenperatura hotzak, eta horiek zaildu egiten dute batzuetan hegaztiak behatzea. Argi dago pixkanaka urtaroak lausotzen ari direla. Gehieneko tenperaturak 15 eta 25ºC gradu artean ibili dira, beraz, tenperatura tarte oso zabala sortu izan da. 2017ko ekainaren 26 izan zen gehieneko tenperatura: 25,3ºC; gutxieneko tenperatura, berriz, 10,6ºC, 2017ko ekainaren 30ean izan zen. Haizeari dagokionez, gehieneko abiadura 59,3 km/ordukoa izan zen. Hezetasuna beti balio altuetan ibili izan da, batez bestekoa % 79,5ekoa izan da. Geihago…