Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia (P. Ignacio Barrutia Ikastola)

Udaberria hasi eta iritsi da lehen mailako zikloko ikasleen garaia. Hemendik ekainaren amaiera arte, urtaro polit honetaz gozatuko dugu utzi gaituen koloreekin. Gure naturaren barnean dauden izaki bizidunak, uraren zikloa, Salburuko urtaroak, inguruneko fauna, flora eta kate trofikoa Ataria-n ezagutuko ditugu

Bisitan zehar, jarduerak eta joku didaktikoen bitartez errezago ikasiko dute Salburuko naturaren kontzeptuak. Haietako batzuk kanpoan ibilbidetxo gidatu bat eginez eta beste batzuk Ataria-Salburuko Interpretazio Zentroaren barruan, ikus-entzunezko erakusketarekin, jokoekin, bideoekin, esperimentuekin… Geihago…

Share

Ornitologia albistegia maiatzaren 19tik 27ra

Aste zoragarria izan da. Udaberriko egunak iritsi dira Salburuko hezeguneetara, eta nola! Tenperaturak nabarmen igo dira aurreko astekoen aldean: maiatzaren 25ean (osteguna) 37 ºC-ra heldu ziren. Asteko azken egunak bereziki beroak izan dira, hainbesteraino non abuztuan geundela ematen baitzuen. Hori dela eta, Salburuko faunak nahiago izan du leku freskoenetan babestu, esaterako, lezkadietan eta oihanpean. Hala ere, hainbat espezie ikusi ahal izan ditugu. Geihago…

Share

Salburuko ornitologia albistegia: 2017ko apirilaren 14tik 20ra arte

Aste honetan, egun estaliak  eta zeru urdin eta garbiko egunak tartekatu dira. Tenperaturak ez dira gehiegi aldatu: altuena apirilaren 17an izan zen (19,6 ºC), eta baxuena, apirilaren 20an (5,2 ºC). Gauak hotz samarrak izan dira, baina eguerdi aldera tenperaturak oso atseginak izan dira, altuak gauden garairako. Haizea, berriz, ez da gogorregia izan: gehieneko abiadura apirilaren 19an neurtu zen, 48.7 km/h-koa. Batez besteko abiadura 39.81 km/h ingurukoa izan da. Horrek ez du eragotzi hegaztien behaketa. Geihago…

Share

Ornitologia albistegia: 2017ko apirilaren 1etik 14ra

Udaberria lehertu egin da Salburuko hezeguneetan. Udaberriko egun beroak izan dira ohikoena aste osoan.  Goizetan behe laino sarria eta tenperatura hotzak (4 ºC) izan arren, egunak aurrera egin ahala tenperaturek ere gora egin dute (24 ºC) eguzkia nagusitzen zen bitartean. Goizaren erdialderako lainoa saretu eta zerua urdin-urdin agertu da. Geihago…

Share