Ataria

Ornitologia albistegia: martxoaren 25etik 31ra

Astearen hasierako eurite gogorrak zirela eta nabarmen igo zen baltsetako ur maila.  Egunak pasa ahala, udaberriaren zantzuak igartzen hasi ziren eta loraldiak kolorez bete zuen hezegunea. Tenperaturak epelak izan ziren, oso atseginak parkean zehar tximeletez inguratuta paseatzeko, izan ere dagoeneko nahiko ugariak dira. Burruntziak, sorgin-orratzak, suge gorbatadunak, igel berdeak eta musker berdeak ere neguko loalditik esnatu dira udaberriko egun politekin batera. Geihago…

Share

Ingurumen Hezkuntza Albistegia Araiako Herri Eskola

3. zikloko haur ezkuntzako ikasleak pasatu dira Ataritik hezegunearen garrantzia ezagutzeko eta honen kontserbazioa nola kudeatzen den jakiteko ere. Gainera, urmaelei esker Salburuan biltzen den flora eta faunaren biodibertsitatea, hezegunearen balioak eta mehatxuak ezagutu dituzte.Gaur Araiako Herri Eskolako ikasleak bisita egitera etorri dira. Hemen Salburuko hezeguneei eta naturari buruzko kontu berriak ikasi dituzte. Animaliak eta landareak elkar lotzen duen elikadura sarea, akuiferoen geruzak eta honetan aurkitzen diren lur motak eta bere higadura, joku eta esperimentu desberdinen  bitartez landu dituzte. Geihago…

Share

Salburuko ornitologia albistegia: 2017ko otsailaren 3tik 9ra arte

Aste honetako eguraldia oso ezegonkorra eta aldakorra izan da: egun batzuetan euri ugari egin du (otsailaren 7an eta 8an) eta beste batzuetan, ostera, oskarbi egon da; ohiko lainoa ere agertu izan da egunen batean (otsailaren 9an). Haize zakarrek —otsailaren 4an orduko 123 km-ko bolada bat neurtu zen— eragotzi egin dute hegaztien behaketa. Tenperaturei dagokienez, badirudi atzean utzi ditugula aurreko asteetako izozteak, oro har. Bi egunetako tenperaturak dira aipagarrienak: otsailaren 9ko 1,8 ºC-ko minimoa, eta otsailaren 4ko 14,9 ºC-ko maximoa. Geihago…

Share

Salburuko ornitologia albistegia: otsailaren 10etik 17ra arte

Eguraldiari dagokionez, aste honetan tenperatura epelak izan dira ezaugarri nagusia. Bestetik, haize zakarrek —otsailaren 12an orduko 110km-ko bolada bat neurtu zen— eragotzi egin dute hegaztien behaketa. Goizetan lainoa izan da oro har, pixkanaka garbituz joan dena. Geihago…

Share