Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia – Urriak 22

Berriz ere, Salburuko hezegunetik ibilaldi polit bat egin dugu oreinen marrualdiaz gozatzeko asmoz. Egun honetan, Toki Eder ikastolako ikasleekin batera.

Gainera, esploratzaile bihurtuta, animaliek gure basoetan uzten dituzten arrastoak ezagutu ditugu.

Bukatzeko, animaliek eta landareek neguari aurre egiteko erabiltzen dituzten teknika desberdinak ikasi ditugu.

Hurrengo urtera arte eta eskerrik asko etortzeagatik!

Share

ABUZTUAREN 11KO ORNITOLOGIA ALBISTEGIA

Bart gauen euria egin du, eta gaur goizean zerua estalita izan dugu. Hala ere, ez du ia euririk bota, eta batez besteko tenperatura 16 Cº-ren inguruan ibili da, beraz, baldintzak egokiak izan dira «Los Fresnos» behatokira hurbiltzeko, igandero bezala asteroko ornitologia errolda egitera. Geihago…

Share

2018ko Atariko V Gabonetako Postalen Lehiaketa

Prest zaude urtero antolatzen dugun Atariko Gabonetako Postalen V. Lehiaketan parte hartzeko?
Artea🎨 eta Natura 🦌bat egin dezagun Gabonak 🌲ospatzeko eta gure lagunak 🤗zoriontzeko.
CEA-ko agendan jarduera ezberdinetan lehentasunez eta doan parte hartzeko bi pertsonentzako bono-sariak 🎁irabazi ditzakezue.

Gainera, irabazitako postalak erabiliko ditugu Gabonak zoriontzeko Ataritik. Geihago…

Share