Darwin: “Eboluzioaren aita”
Otsailaren 12an “Darwinen Eguna” ospatu zen, 1809an jaio zela beste urtebetez ospatzeko helburuarekin. “Eboluzioaren Aita“-tzat hartuta, XIX. mendeko zientzialari garrantzitsuenetako bat izan zen, biologian eta, oro har, zientziaren alorrean egin zuen ekarpen handiagatik. Bere literatur lanik ezagunena “Espezieen Jatorria” da, 1859ko azaroaren 24an argitaratua, 50 urte zituela.