ceagreenlab

Zer da CEA Green Lab?

Green Lab”-a Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (IGI) ekimen bat da, zeinak hiria eta bere inguruko lurraldea laborategi esperimental batean bihurtzea nahi duen garapen iraunkorrarekin eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin erlazionatuta dauden ereduzko estrategiak bultzatzeko.

Guzti hau ikerkuntza, formakuntza, enplegu eta hiritarrentzako ezagutza-transferentzia programa ezberdinen bidez lortu nahi da. Erreferentzia-zentrua Olarizuko Etxaldea da.

Hedapenerako eta informazioaren transferentziarako euskarri eta interakziorako espazio bezala, blog honen bitartez ikerkuntza gaien aurrerapenak, irakurketen inguruko hausnarketak eta Green Lab-ean garatutako aktibitateen aurkezpenak (jardunaldiak, kurtsoak, tailerrak) partekatzen ditugu.

Green Lab-aren aurrerapenen inguruko berri izateko, jarrai itzazu gure blog-aren berriak edota harpidetu zaitez IGI-ren aldizkarira.