ceagreenlab

Documental «DEMAIN» – 11.09.17 [Casa de la Dehesa]

Atzoko egunean, irailak 11, Geen Lab taldekook berriro ere elkartu ginen, eta gizarte eredu justu eta sostengarriago baterantz pausuak emateko ideietaz eta proiektuetaz hitz egin genuen. Zita honetarako bi helburu nagusi genituen: alde batetik “DEMAIN” dokumentalaz hitz egitea eta Gasteizen aplikatu daitezkeen egitasmoak aztertzea; eta beste alde batetik, gure kideetako bat ikertzen ari den ildoaren (aldaketa klimatikoa) berrikustea eta ekarpenak egitea.

Mundua krisi ekonomiko, sozial eta natural batean murgilduta dagoela argi dago, eta eztabaidatzeko bildu izan garenean horretaz hitz egin dugu gehienbat. Oraingoan ordea, egoera honi buelta emateko eta gure inguruan aplikatu daitezkeen ideia berritzaile edota kudeatze-sistema alternatiboak aztertzeko bildu gara, eta horretarako oporretan zehar ikusi dugun DEMAIN dokumentalaz baliatu gara.

Dokumental hau 2015ean estreinatu zen, eta egungo krisiari buelta emateko mundu osoan zehar martxan dauden egitasmoak  aditzera ematea du helburu. Bost kapitulutan dago banatua eta gai mordo bat aztertzen ditu: hala nola nekazaritza, energia, hondakinak, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza.

Ugariak izan ziren elkarretaratzen honetan sorturiko ideiak, eta konturatu egin ginen, dokumentalean agertzen diren hainbat adibide ere ikusi daitezkeela gure ingurunetik gertu. Bestelako proposamenen artean, Gasteizko auzo batentzako txanpon alternatibo bat sortzearena atera zen, egungo ekonomia eredutik at egongo zena eta gertuko komertzioa eta herrikoia sustatuko zuena.

Hortaz, benetan gomendagarria da dokumental hau ikustea eta zabaltzea, eta horretarako aukera ezin hobea da Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) abenduaren 14rako antolatu duen egunerako. Izan ere Demain dokumentalaren proiekzioa egingo dute Ingenieritzako Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan, goizeko 8:00etan.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *