ceagreenlab

POSTERRA ETA KOMUNIKAZIOA AURKEZTU EGIN DA CONAMA 2018

Bi urtetan behin ingurugiro arloan erreferentea den CONAMA kongresua antolatzen da Estatu mailan. Iazko azaroan (2018) Madrilen ospatu zen “”Rumbo 2030” izenburupean, eta bertan izan ginen CEA Green Lab taldekoak gure ikerketa-lanak aurkezteko bai poster formatuan zein idazki baten bidez.
Eremu hondatuen berreskurapenerako lan ildoari eta ikerketari dagokionez, lehenengo urtean zehar martxan jarritako bi egitasmo aurkeztu ziren. Eremu hondatuak lekuan bertan berreskuratzeko teknikak anitzak dira, baina guztiak kontuan hartuta ere, badago ekintza bat ezinbestekoa dena kasu guztietarako: materia organikoa lurrera gehitzea. Modu honetan lurzoruari estruktura ematea lortzen da alde batetik eta landaredia eta biodibertsitatea ezartzera lagunduko duten mikroorganismoak gehitzea bestetik. Aurkeztutako bi egitasmoak hauek dira:
  • Vitoria-Gasteiz hirian sortutako bi konpost mota ezberdinen aplikazioa soropilez estalitako rotonda batean, hauen eragina ikertzeko bai landaredi, zein zoruari edota mesofaunari dagokionean.
  • Kudeatzeko zailak diren zuhaitz eta kimaketa hondakin handiak lurperatzea hiriko Mendebaldean burutzen ari den berreskuratze-lanetan, ikuste- eta entzute- pantailak sortuz industria gune batekiko. Teknika berritzaile honi Hugelkultur deritzo.