ceagreenlab

Avances Green Lab. Investigación en Suelos 2019

Avances en la investigación sobre salud del suelo (diciembre 2019)

Foto: suelos en las Graveras de Lasarte

En los primeros seis meses de desarrollo del convenio entre el Centro de Estudios Ambientales de Vitoria-Gasteiz  y el Departamento de Conservación de Recursos Naturales de Neiker (15/04/2019 – 15/10/2019), se han analizado en profundidad datos procedentes de un ensayo de fitogestión establecido en la zona de Júndiz, cuyo objetivo principal es minimizar el riesgo asociado a la presencia de contaminantes en dicho emplazamiento, a la vez que se recupera la funcionalidad del ecosistema edáfico y se generan productos y servicios ecosistémicos de interés.

Del análisis de dichos datos, se concluye que, hasta el momento, la estrategia de fitogestión aplicada no ha resultado en una reducción significativa de los contaminantes orgánicos presentes en el área de estudio. Sin embargo, la fitogestión sí ha conducido a una mejora de las propiedades microbianas del suelo y, por ende, de la funcionalidad del recurso edáfico. Por otra parte, los resultados indican que el cultivo mixto de álamo y una variedad autóctona de Melilotus albus son una buena opción de fitogestión para este tipo de emplazamientos.

Por otra parte, se ha iniciado un ensayo ex situ a escala microcosmos de cara a profundizar en las posibilidades de la aplicación de técnicas de remediación biológica (biorremediación, micorremediación, fitorremediación) para la recuperación de suelos afectados por contaminación mixta (contaminantes orgánicos e inorgánicos) en el término municipal de Vitoria-Gasteiz.

En este sentido, se está trabajando con un suelo contaminado con plomo y lindano al cual se le ha añadido sustrato del cultivo de Agaricus bisporus y Pleurotus ostreatus como enmienda orgánica de cara a la estimulación de la actividad degradadora del lindano (micorremediación). Análogamente, en algunos tratamientos, se han empleado plantas (fitorremediación) de Festuca rubra y Brassica sp. al objeto de fitoestabilizar y fitoextraer el plomo, respectivamente. En este momento, se están analizando los datos para la posterior evaluación de la eficacia de los tratamientos aplicados en términos de reducción en la concentración de los contaminantes y recuperación de la salud del suelo.

Finalmente, estamos analizando la información disponible sobre la contaminación del suelo presente en las Graveras de Lasarte (ver foto) de cara al diseño y posterior desarrollo de un ensayo de remediación biológica.

El informe completo con sus Anexos puede descargarse aquí para consulta (63 páginas):

Informe Semestral Green Lab NEIKER-CEA 2019

“Green Lab on the radio” (Toma IV: Paisaje y ordenación del territorio)

¿Qué tienen que ver la alondra y el urbanismo?

El pasado 1 de abril, nuestra compañera Cristina Galiana Carballo participó en Onda Vasca para comentar los avances que ha supuesto su investigación dentro de la disciplina de paisaje y ordenación del territorio y las aportaciones desde la transversalidad del paisaje a las políticas públicas de conservación de la biodiversidad, ordenación del territorio y adaptación y mitigación del cambio climático y en concreto sobre la actual revisión del PGOU.

Sí quieres escuchar la entrevista al completo, pincha aquí. Algunos de los resultados de la línea de investigación pueden consultarse aquí

 

“Green Lab on the radio” (Toma I: Suelos)

Escucha aquí la entrevista en el programa Luz Bizia de EITB Radio Vitoria.

A escasos meses de finalizar el recorrido de investigación iniciado en Mayo de 2017 por las personas participantes del Programa de Becas CEA Green Lab hemos sido invitados a relatar – radiofónicamente – los aprendizajes, resultados y avances logrados a lo largo de este tiempo.

Las ideas e iniciativas propuestas para mejorar el medioambiente de la ciudad de Vitoria-Gasteiz, serán resumidas a través de cortas entrevistas centradas en los diferentes temas de estudio: suelos, cambio climático, agrocompostaje, infraestructura verde y paisaje.

Si bien las voces protagonistas serán las de aquellas personas encargadas de realizar los estudios, se inicia la serie con una pequeña entrevista a Juan Vilela, coordinador del CEA Green Lab y responsable de la línea de suelos, con motivo del primer año del Programa de Ciencia Ciudadana en Conservación de Suelos.

Agradecemos de antemano la colaboración prestada Gorka Belamendia, responsable de Ataria.

 

Jardunaldia: Lurzoruen Kontserbazio Programaren Lehen Urteko Emaitzen Aurkezpena

 

Otsailaren 16an Gasteizko Lurzoruen Kontserbazio Programaren emaitzak aurkeztu ziren. Programa, Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarearen baitan kokatzen da eta bere partaideak Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroan (Atarian) bildu ziren, non, urte osoko laginketen ondorioak ezagutu ez ezik, lurzoruen kontserbazioari eta errestaurazio proiektuei buruzko hitzaldi bat ere  jaso zuten. Honekin batera, sarearen kideek burututako lanari buruzko hausnarketa egin ahal izan zuten eta era berean agroekologiaren inguruan iritziak elkartrukatu.

Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea” 2013an hasi zen, Eraztun Berdean, “Orkideen Kontserbazioaren Programarekin” batera, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bultzatua. Urte batzuk geroago eta sarea zabalduz ateratako beste programen arrakasta ikusita, Lurzoruen Kontserbazio Programa hasi zen 2018an, nekazaritza-ekosistemen osasun-egoera eta eboluzioa diagnostikatzearen helburuarekin.

Gorka Belamendiaren (Atariako koordinatzailea) hitzetan sarea herritarron lankidetzan oinarritzen da, zientzia guztiontzat eskuragai utziz. Koordinatzaileak, jardunaldiari hasiera eman zion hitzaurrean, gure laboreen oinarria izateaz gain, sare biotiko gisa aurkeztu zuen lurzorua, eta hortaz, arduratzen gaituen programaren garrantzia azpimarratu zuen. Ongietorri honetan, urteko emaitzen laburpen txostena banatu zen partaideen artean, partzela bakoitzeko emaitzak islatzen zituen fitxarekin batera eta programaren izaera aurrendaria aldarrikatu zuen, estatu mailan horrelako programarik ez dagoela gogoratuz. Era berean, Natusfera plataforma digitala aurkeztu zuen, laginketen emaitzak on-line apuntatu ahal izateko.

Emaitzen analisia egiteko arduraduna Lur Epelde (Neiker-Tecnalia) izan zen. Ikertzaileak, jasotako datu kopurua ikusita, pozik agertu zen eta lurzoruaren osasunari buruz hitz egin zuen, bai eta Nekazaritza-ekosistemen Osasun Txarteleei (NEOT) buruz ere. Neiker-Tecnaliak garatutako txartel hauen laburpen sinplifikatua izan da, hain zuzen ere, partaideek erabilitako gida bereen partzelen ebaluazioa egiteko. Hauetan, zoruen diagnostikoa egiteko osasun adierazleak zeintzuk diren eta nola aztertu behar diren azaltzeaz gain, “ondo”, “erdipurdi” edo “txartzat” izan daitezkeen erreferentzia balioak agertzen dira.

Lurrek, ingurumen aldagaiak, adierazleetan duten eragina dela eta, apuntatzeko garrantzia azpimarratu zuen. Hau horrela izanda, udaberrian izurriteek eta inguruko landare-dibertsitateak gora egiten dute eta udazkenean berriz, materia organikoaren kantitateak, makrofauna-dibertsitateak eta infiltrazioak. Beste alde batetik adierazle ezberdinek azal dezaketen menpekotasuna edo elkar-eragina gogoratu zuen. Esate baterako, materia organikoa, makrofauna-dibertsitatea, zizare kopurua eta infiltrazioa positiboki erlazionatuak dauden bitartean, kontrako eragina daukate pHan edo izurriteetan erreparatuz gero.

Emaitzak ikusita, argi geratu zen lur-lantzearen eragina partzela ezberdinetan. Izan ere, uzta hondarrak gehitzean materia organikoaren kantitateak, makrofauna-dibertsitateak eta zizare kopuruak gora egiten dute, laborantza minimoak infiltrazioa errazten duen modu berean. Honekin batera, Lurrek diagnostiko positiboak aurkeztu zituen landare-dibertsitate eta parametro fisiko-kimikoen alorretan, lurzoruaren dibertsitatea eta materia organikoa, ez bezala, hobetu daitezkeenak. Horretarako, hainbat konponbide azaldu zituen, zomorro aterpeen instalazioak, rotokultibadoreen erabilera murriztea, kimikoak (ongarriak eta pestizidak) ekiditzea, kultibo hondarrak gehitzea eta ongarriketa biologikoa besteak beste. Amaitzeko, hurrengo programen laginketak erraztu edo eraginkorragoak egiteko hainbat proposamen egin zituen.

Atarian bildutako laguneei zuzendu zen hurrengoa David Gonzalez (Sustraiak Habitat Design) izan zen. Honek lurzoruek daukaten izaera ekosistemikoa kontuan izanda, hauen kudeaketa eta ikerketa edafologikoen garrantzia azpimarratu zuen, zeintzuk alor anitzeko ikuspuntu batetik egin behar direnak. Era berean jardunaldia bete zuen gaiaren inguruan hainbat kontzeptu azaldu zituen, hala nola, eraketa, testura, egitura, elikagaien eskugarritasuna, materia organikoa edo landare eta lurzoruaren mikrobiotaren arteko harreman sinbiotikoak. Bere hitzaldia lurzoruen degradazioa ekiditzeko baliogarriak izan daitezkeen hainbat jarduera adeitsu gogoratuz amaitu zuen.

Azkenik, Juan Vilelak, Cea-Green Lab-eko koordinatzaileak Gasteizko Udalak eremu hondatuen berreskurapenaren alorrean egindako lanen ikuspuntu orokorra eskaini zuen, Lasarte edo Lermanda bezalako eskualdeetan. Gainera, Gardelegiko Teknolurren Proiektuaren –material birziklatuaz eratutako lurzoruak- eta Jundizen PhytoSudoeren– lurzoruen errekuperazioa landareen erabileran oinarrituta (fitogestioa eta fitorremediazioa)- amaiera zela eta, memoriak aurkeztu ziren bideo batekin batera.

Jardunaldia amaitzeko, Atarian bildutako lagunek, bertako kafetegian prestatutako otorduan, urtean zehar egindako laginketeei buruz hitz egin ahal izan zuten eta baita nekazaritza ekologikoaren ildotik lurzoruarekiko adeitsuak izan daitezkeen ohitureei buruz ere.

Jarraian 2018 urteko Programaren Memoria agertzen da, Nekazaritza-ekosistemen Osasun Txartelekin (NEOT) batera, partzela bakoitzeko emaitzekin.

 

 

TSEA Arkaia (Aitor)

TSEA Huertas de Olarizu (Arantza)

TSEA Ataria

TSEA Basaldea (Bea y Javi)

TSEA Huerto Ecológico Campus Álava (Dani)

TSEA Huertas Olarizu (Hodei)

TSEA Rotonda Guillermo Elio Molinuevo (Iñigo)

TSEA Lermanda (Iñigo)

TSEA Escuela Hostelería Gamarra (Itziar)

TSEA Huerto Escolar Egibide (Julio Cesar)

TSEA Eribe (Laura)

TSEA Jardín Botánico Olarizu (Mauri)

TSEA Huertas Olarizu (Shanti)

Memoria Programa Ciencia Ciudadana Suelos 2018

 

 

 

 

 

 

Debate “La Biorregión de Álava Central” – 02.02.18 [San Martín]

El pasado 2 de febrero de 2018 el texto objeto del debate y reflexión por parte del Green Lab fue el documento titulado LA BIORREGIÓN DE ÁLAVA CENTRAL. Una respuesta al cambio global desde la conciliación de las comunidades humanas con sus entornos territoriales.

Leer mas

Jardunaldiak: Elikaduraren XI. Gizarte Topaketa – 17.11.8-9 [Vitoria-Gasteiz]

Elikaduraren XI. Gizarte Topaketen baitan, pasa den azaroaren 8 eta 9an jardunaldi batzuk antolatu zituen Ingurumen Gaietarako Ikastegiak, Green Lab-aren laguntzarekin.

Zenbait ekimen ezagutzeko parada izan genuen bi arratsaldetan zehar. Nahiz eta elkarren artean oso desberdinak izan, antzekotasun bat, behintzat bazeukaten: gaur egungo agroelikadura sisteman dauden hutsuneetako bat betetzen saiatzen direla, eraldaketa eta merkaturatze prozesuetan daudenak hain zuzen ere. Hori dela eta, jardunaldien lehenengo egunean gai hauekin harremana duten hiru proiekturen aurkezpena izan genuen, eta bigarrenean, hutsune honi erantzuteko asmoz sortutako nekazaritza parkeen ingurukoa. Leer mas

Eztabaida “Agroelikadura Sistemara sarrera” – 2017.11.16 [Olarizuko Etxaldea]

IGI-ko Green Lab-ean agroelikadura sistemari buruz solasean aritu ginen zenbait informazio oinarri hartuaz. Horretarako, Esther Vivas, agroelikadura ereduan aditua den kazetaria eta zenbait libururen egilea, agertzen den bideo bat ikusi genuen, Agroelikadura sistemaren mitoen inguruan begirada zabal bat eskainiz. Egile berdinaren iritzi artikulu bat ere irakurri genuen, CETA Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunaren ingurukoa eta azkenik, José Esquinas Alcázarri egindako elkarrizketa bat, 30 urtetik gora FAO-n lanean aritutakoa. Honekin guztiarekin, zenbait gai desberdin ukitu genituen eztabaidan; jarraian horien inguruko aipamen laburrak egingo dira. Leer mas

“Baso jangarriak” ikastaroa – 17.10.16-19 [Zizurkil, Gipuzkoa]

Urriaren 16tik 19ra baso jangarrien inguruko ikastaro bat eman zuten Sustraiak Habitat Design-eko kideek Fraisoro Eskolan (Zizurkil, Gipuzkoa). 20 orduko ikastaroa motz geratu zen horrenbeste informazio interesgarri partekatzeko, baina oso konpletoa izan zen aldi berean, mundu honetara sarrera indartsu bat egiteko aproposa.

Ikastaroan, permakultura diseinatzeko tresnatzat hartuta, baso jangarri bat sortzeko orduan eman beharreko pausoak eta kontuan hartu beharreko gauzak azaldu zizkiguten. Hasteko, permakulturaren oinarriak azaldu zizkiguten: Leer mas

EHU Udako Ikastaroa “Zientzia eta berrikuntza ekoizpen ekologikoan” – 2017.06.26-27 [Agurain]

Ekainaren 26 eta 27an, EHUko udako ikastaroen baitan, “Zientzia eta berrikuntza ekoizpen ekologikoan” ikastaroa izan zen Agurainen. Hizlarien gehiengoa NEIKER-eko ikerlariak izan ziren, baina horretaz gain, EHUko Farmazia fakultateko bi ikerlari, Biolurreko albaitaria, Salamankako Unibertsitateko ikerlari bat eta Eusko Jaurlaritzako Hazien zerbitzuko ordezkari bat ere egon ziren hizlari moduan. Lau gai-multzo nagusi jorratu ziren, guztiak ekoizpen ekologikoaren barruan: lurtzorua, plagak eta gaixotasunak, abeltzaintza eta haziak (hemen ikastaroko egitaraua). Jarraian, ikastaro honen ondorioz sortutako hausnarketa edota zalantza nagusi batzuk adieraziko ditut, baita ikastaroko mahai inguruan hitz egin ziren zenbait kontu ere. Leer mas